Elkarrekin goxo haziz
euskalduna
eleanitza
inklusiboa
berritzailea
parte-hartzailea
Hedabideak
Eskolaren bihotza
Ikasleen lanak gelakideekin, ikastetxearekin, familiekin eta komunitatearekin partekatzeko, irratia, prentsa eta telebista erabitzen ditugu. Horrela, lanari zentzua emateaz gain, konpetentzia digitala eta ahozko zein idatzizko gaitasunak garatzen dituzte hiru hizkuntzetan.
Prentsa
Hirugarren zikloko ikasleek kazetari lanak egiten dituzte. Beraien zeregina albisteak idaztea, inkestak eta elkarrizketak egitea eta geletatik iristen diren albisteak eta lanak maketatzea da, ondoren, egunkaria kaleratzeko.
Irratia
Bigarren zikloko ikasleak arduratzen dira irratiaz. Bertan, departamentuetan burututako jarduerak ahoz aurkezten dituzte eta lan hauek entzungai egoten dira bai irratian bertan eta baita web orrian ere.
KUKU-MIKU
Ikasleak dira teknikariak eta grabazio set-ean edota departamentuetan egiten dituzte grabaketak. Ondoren, edizio lanak egin eta web orrira igotzen dira.