Skip to main content

Ikasi, gozatu eta hazi

euskalduna

eleanitza

inklusiboa

berritzailea

parte-hartzailea

Gure eskola

Komunitate bizia

Nor gara

Ordiziako Urdaneta ikastetxea komunitate bizia da, bere sustraietan sendo errotua eta etorkizunera begira dagoena. Euskaldunak gara, gure hizkuntza eta kultura ardatz hartuta; Ordiziakoak, herriarekin eta ingurunearekin lotura estuan.

Aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugu, eta horregatik gara anitzak eta inklusiboak, pertsona bakoitzari bere lekua eskainiz. Etengabe hobetzeko konpromisoarekin, berritzaileak gara, hezkuntza eredu dinamiko eta eguneratua eraikiz.

Gure proiektua elkarlanean oinarritzen da: ikasleek, familiek, irakasleek eta eskolako langileek osatutako komunitate parte­hartzailea gara. Hezkuntza publiko eta kalitatezkoa defendatzen dugu, guztiontzat irisgarria eta bidezkoa.

Eta, azkenik, etorkizunarekiko erantzukizunez jokatuz, jasangarritasuna gure eguneroko jardunean txertatzen dugu.


Historia

1973-1974 ikasturtea

Ordizian Urdaneta ikastetxea ireki zen
Urdaneta ikastetxea 1973 - 1974 ikasturtean zabaldu zen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapekin. Haur Hezkuntzako ikasleak, sarrerako eraikin txikian zeuden eta Lehen Hezkuntzakoak eraikin nagusian. Garai honetan eskola publikoetan arlo guztiak gazteleran irakasten ziren.

1973 - 1974 ikasturtea

Guraso talde bati esker B eredua martxan jarri zen

1985 - 1986 ikasturtea

Klaustroari esker D eredua martxan jarri zen

1993 - 1994 ikasturtea

Amara Berri Sistema jarri zen Haur Hezkuntzan
Urte hauetan klaustroak kezka bat azaldu zuen: garai hartako anzitasunari erantzuteko metodologia edo lan egiteko modu berri baten beharra ikusten zuten. Zenbait eskola bisitatu ondoren, Amara Berri sistema ezartzea erabaki zen eta Haur Hezkuntzatik hasi ziren. Hurrengo ikasturtean, lehenengo zikloan hasi ziren eta horrela, eskola guztira zabaldu zen.

1995 - 1996 ikasturtea

Haur Hezkuntzako eraikuntza berria inauguratu zen

1998 - 1999 ikasturtea

Urdaneta ikastetxearen 25. urteurrena ospatu zen

2004 - 2005 ikasturtea

Urdaneta - Oianguren logo berria sortu zen

2007 - 2008 ikasturtea

Fray Andres de Urdanetaren 5. mendeurrena ospatu zen
Egun hau oroituz eskolako atarian bere oroimenez dugun monolitoa inauguratu zen.

2008 - 2009 ikasturtea

Urdanetarrak Guraso Elkartearen logoa berritu zen

2018 - 2019 ikasturtea

Eskolako hedabideak berritu ziren

2022 - 2023 ikasturtea

Haur Hezkuntzako jolas-atariaren proiektu berria aurkeztu zen

2023 - 2024 ikasturtea

50. urteurrena eta Euska Eskola Publikoaren Jaia Ordizian
Ikasturte honetan gure ikastetxeak 50 urte bete zituen eta hau ospatzeko egun ederra antolatu zen. Gainera, ikasturte honetan EHIGEk urtero antolatzen duen Euska Eskola Publikoaren Jaia Ordizian ospatu zen “Publikoa aI do” lelopean.

2024 - 2025 ikasturtea

Baso Eskola eta hamaiketako osasuntsua
Haur Hezkuntza ikasleak Baso Eskola proiektuan parte hartzen hasi ziren eta honekin batera, Guraso Elkartearen ekimenez, Hamaiketako Osasuntsuari hasiera eman zitzaion.

2025 - 2026 ikasturtea

Eskolatik Azokara proiektua
Ordiziako Azoka abiapuntu hartuta Euskara eta Kulturartekotasuna lantzen dituen Eskolatik Azokara proiektu berria jarri dugu martxan.

Euskalduna

Gure hizkuntza eta kultura dira gure oinarria. Euskara ez da soilik komunikazio tresna bat; gure nortasunaren ardatza da, eguneroko bizitzan modu naturalean bizi eta transmititzen dugun. Ordiziako ikastetxe euskalduna gara.Ikasleek euskaraz pentsatu, sentitu eta sortzeko espazioak eskaintzen ditugu.

Ordiziarra

Herrian errotuta gaude eta herriarekin batera hazten gara. Ordizia eta bertako ohiturak gure Hezkuntza Proiektuaren parte dira. Inguruko eragileekin elkarlanean, ikasleak komunitatearen parte aktibo bihurtzen ditugu herrian bizi direlako, bertan hazten direlako eta beraz ordiziarrak direlako.

Anitza eta inklusiboa

Ikasle bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu eta horrek aberasten gaitu. Ikasleen jatorriak, gaitasunak, interesak eta erritmoak errespetatzen ditugu bakoitzak bere ibilbidea egiteko aukera izan dezan, hezkuntza inklusibo eta irisgarria sustatuz.

Berritzailea

Etengabeko hobekuntza da gure motorra. Metodo, tresna eta ikuspegi berriak txertatzen ditugu ikaskuntza esanguratsua eta motibatzailea izan dadin. Gaur egungo erronkei erantzuteko prestatzen ditugu ikasleak, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatuz.

Parte-hartzailea

Hezkuntza elkarlanean eraikitzen dugu. Ikasleek, familiek eta profesionalek ahotsa eta eragina dute gure egunerokoan. Entzute aktiboa, elkarrizketa eta konpromisoa dira gure komunitatearen oinarriak.

Publikoa

Hezkuntza eskubide bat dela sinesten dugu, horregatik, kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzen dugu, guztiontzat irekia dena. Profesionaltasuna, ardura eta konpromisoa uztartuz, ikasleen garapen osoa bermatzea dugu helburu.

Jasangarria

Etorkizuna gaur eraikitzen da. Ingurumenarekiko eta gizartearekiko errespetuan hezten dugu, kontzientzia kritikoa eta ohitura arduratsuak sustatuz. Jasangarritasuna ez da arlo soil bat: gure eguneroko jardunaren oinarria da.

Gehiago ezagutu nahi gaituzu?
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
urdaneta oianguren ikastetxea
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.