Pribatutasun politika
1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Urdaneta Eskolaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Urdaneta Eskolak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Web guneak kanpoko beste web gune eta kanal eta sare sozial batzuetarako estekak eskaintzen ditu (esate baterako, Instagram, Youtube, e.a.). Urdaneta Eskolak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako erantzukizunik. Urdaneta Eskolak erabiltzaileari jakinarazi nahi dio, kanpoko web gune eta kanal eta sare sozial hauetan sartu nahi badu, Urdaneta Eskolak eskainitako estekak erabiliz edo ez, kanpoko web gune horien erabilera baldintzak, pribatutasun politikak, cookie politikak edo bestelako baldintzak edo/eta arauak web gune horien arduradunen erantzukizunak dira.
Urdaneta Eskolak erabiltzaileei gomendatzen die begira ditzatela haurren eta gazteen datu pertsonalen babesari buruz Datuak Babesteko Euskal Bulegoak argitaratutako hainbat material.
2. Datu pertsonalak biltzea
Urdaneta Eskolak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak.Urdaneta Eskolak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien aurretiko eta informatutako baimen zehatza daukala datuak argitaratzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Urdaneta Eskolak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Urdaneta Eskolak ez die inolako datu pertsonalik eskatuko adingabeei. Datu pertsonal guztiak haurren tutore edo gurasoenak izango dira.Urdaneta Eskolak gurasoei eta legezko tutoreei gomendatzen die web gune honetan nabigatzen laguntzeko euren seme-alabei. Orria erantzukizunez erabiliz gero baino ez baikara seguru ibiliko.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
3. Interesdunen eskubideak
Urdaneta Eskolak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: INTSAUSTI PLAZA Z/G - 20240 ORDIZIA (Gipuzkoa), telefonoa: 943 89 91 50 edo, bestela,
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
4. Segurtasun-neurriak
Urdaneta Eskolak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Urdaneta Eskolaren erantzukizunpekoak.
5. Trafiko datuak
Urdaneta Eskolaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Urdaneta Eskolari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
6. Indarraldia
Urdaneta Eskolak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Urdaneta Eskolak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik,Urdaneta Eskolak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.