euskalduna
eleanitza
inklusiboa
berritzailea
parte-hartzailea
Maria Jose Lera Urdaneta Ikastetxean
Ikasturte berriarekin batera, ikasten jarraitzen dugu.
Heztea etengabe ikastea ere bada. Horregatik, Urdaneta Ikastetxean ikasten hasi dugu ikasturte berria, gure begirada zabaldu eta eguneroko jarduna hobetzeko asmoz.
Aste honetan, Maria José Lera, psikologia sozialean eta hezkuntzan aditua, izan dugu gurekin. Bere ezagutza eta esperientzia zabalari esker, harremanei, bizikidetzari eta hezkuntzan dugun begiradari buruz ikasteko eta hausnartzeko aukera izan dugu.
Maria José Lera psikologoa, irakaslea eta ikertzailea da, eta urteak daramatza psikologia sozialaren eta hezkuntzaren arteko lotura lantzen. Bere ibilbidean, ikasleen ongizatea, harremanak, bizikidetza eta irakaslearen begirada izan ditu ardatz nagusi. Nazioartean ezaguna den Golden 5 programaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat ere bada. Bere ekarpenek hezkuntza ulertzeko eta gure eguneroko praktikan begirada positibo eta inklusiboa eraikitzeko tresnak eskaintzen dizkigute.
Lehen Hezkuntzako profesionalekin hasi eta Haur Hezkuntzakoekin amaitu, aste osoan zehar elkarrekin ikasten, hausnartzen eta praktika onak partekatzen aritu gara. Horrela, gure begirada aberastu eta ikasleen ongizatea gure jardunaren erdigunean jartzeko tresnak eta baliabideak eskuratu ditugu.
Mila esker, Maria José, gurekin partekatutako ezagutza, esperientzia eta hausnarketengatik.
Bidean aurrera, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz!