Elkarrekin goxo haziz
euskalduna
eleanitza
inklusiboa
berritzailea
parte-hartzailea
Hondakinen inguruko bi saio 6.mailako ikasleentzat
Hondakinen inguruko bi saio izan dituzte 6.mailako ikasleek.
Eskolako 6.mailako ikasleek hondakinen kudeaketari eta ingurumenaren zaintzari buruzko bi saio interesgarri izan dituzte azken egunotan. Ekimen honen bidez, hondakinak nola bereizi eta birziklatu ikasi dute, bai eta berrerabileraren garrantziaz jabetu ere.
Saio dinamiko eta parte-hartzaileen bidez, gure eguneroko ohiturek ingurumenean duten eragina aztertu dute. Esfortzu txiki batekin gure planeta zaintzen lagundu dezakegu!
Hona hemen argazki batzuk.